Olentzero eguneko ekitaldiak eta lehiaketa prestatzen hasteko Olentzero Batzordearen lehen bilera irekia eginen dute azaroaren 6an, astelehenean 19:00etan Lesakako herriko etxeko pleno aretoan, Lesakako udalak deituta.
Aurtengo pintxoek bakailaoa eta patata nahitaez erabili behar dute eta pintxo onena bozkatzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldia zozketatuko dute
Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.