Dantxarineko X. Pintxo lehiaketa azaroaren 4tik 18ra zabalik da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 20:00

Joan den urtean Paco Bentako pintxo honek irabazi zuen epaimahaiaren saria.

Aurtengo pintxoek bakailaoa eta patata nahitaez erabili behar dute eta pintxo onena bozkatzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldia zozketatuko dute

Urteroko hitzordu berezia abian da aurten ere Urdazubin. Hamargarren edizioa bete duen Dantxarineko pintxoen hamabortzaldia azaroaren 4an hasi zen eta azaroaren 18an akituko da.

Axularreko Drunken Duck, Bioken Lapitxuriko jatetxeak eta Snack ostatuak, Landibarrek, Venta Pacok, Venta Pantxok eta Venta Peiok bakailaoa eta patata nahitaez izan behar duten pintxo bereziak aurkeztu dituzte eta horien artean onena bozkatzeko aukera izanen da Facebook bitartez. Horien artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldi bat zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun