Berako Lagun Haundiak elkarteak ekainaren 1ean Aiegira irteera antolatu du. Apuntatu nahi duenak hilaren 18an, ortzegunean 11:00etatik 12:00etara agertu behar du elkartera eta prezioa 35 eurokoa da.
Intsektuen hotelak zer diren, zertarako balio duten, pausoz pauso nola egiten diren... Halako azalpenak emanen dituzte bihar, ekainaren 1ean, Leitzako liburutegian eginen duten tailerrean. Adin guztietako jendearentzako irekia izanen da.
Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua martxan dute Beran, eta ortzegun honetan, ekainaren 1ean eginen dute hurrengo bilera. Beralandetan paratu dute hitzordua, 18:00etan.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat