Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera eginen dute Beran ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 10:00

Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua martxan dute Beran, eta ortzegun honetan, ekainaren 1ean eginen dute hurrengo bilera. Beralandetan paratu dute hitzordua, 18:00etan.

Komunitatea sortzeko prozesuan bortzgarren bilera izanen da asteartekoa eta  Energia Berriztagarrien Komunitate baten izaera juridikoaren ereduak izanen dituzte mintzagai. Hainbat izaera juridiko aurkeztuko dituzte, eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun