Iaz bezala aurten ere Berako Toki Ona institutuko hainbat irakasleek kantu tailerra egin dute Maki Urtasunen eskutik. Ikastaroan ikasitakoa plazaratuko dute asteazkenean Berako Kultur Etxean 18:30ean eginen duten emanaldian. Elizondoko Koro Ttikirekin batera osatuko dute emanaldia.
Igandean Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko karrikara ateratzeko deia egin dute Beran ere.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat