Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 14:30

Igandean Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko karrikara ateratzeko deia egin dute Beran ere. 

Berako Goldatz Talde Feministak deituta, elkarretaratzea eginen dute bihar, asteazkena, 20:00etan Berako Mukixu zubian 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun