Urte guziz bezala, aurten ere Sarako ikastolak sagarnotegiko bazkaria antolatu du kirodegian maiatzaren 28an, mendekoste igandez. 12:30ean irekiko dituzte kupelak eta bakailaoa piperrekin, txuleta, Gasna, pastiza eta kafea ondokoarekin izanen dituzte.
Zinema euskaraz ikusteko aukera izanen da igandean 17:00etan hasita Harriondoa kultur etxean
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizenak
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat