Zipi eta Zaperen abenturak ikusgai izanen dituzte maiatzaren 28an Lesakan

Zipik eta Zapek abentura ikaragarriak biziko dituzte igande arratsaldean Harriondoan emanen duten pelikulan.

Zinema euskaraz ikusteko aukera izanen da igandean 17:00etan hasita Harriondoa kultur etxean

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute maiatzaren 28an, igandean 17:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Zehazki, Zipi eta Zape abentura ikaragarriak filma emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun