Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Herriko gazteek egitarau zabala antolatu dute maiatzaren 17tik 21era:
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du