Turkiako eta Siriako errefuxiatu guneetan lurrikarek utzitako ondorio larriei erantzuna eman nahi die Zaporeak elkarteak, eta elkarte horren bidez elikagai bilketa eginen dute gaur goizean Leitzan. 09:00etatik 14:00etara Erleta eskolako jangelan bilduko dituzte. Lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea... Halakoak eramateko eskatu dute.
Ibai Gogortza musikari beratarraren proiektu musikala da Harat, eta ortziralean aurkeztuko du herrian, Kataku ostatuan 22:00etan. Gogortzak oholtzan lagun izanen ditu Iñigo Telletxea beratarra baxuan eta Mattin Arbelaitz lesakarra baterian.
Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera
Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.