Turkian eta Sirian izandako lurrikaretan kaltetutako errefuxiatuei laguntzeko elikagai bilketa eginen dute gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 08:30
Argazkia: Zaporeak elkartea

Turkiako eta Siriako errefuxiatu guneetan lurrikarek utzitako ondorio larriei erantzuna eman nahi die Zaporeak elkarteak, eta elkarte horren bidez elikagai bilketa eginen dute gaur goizean Leitzan. 09:00etatik 14:00etara Erleta eskolako jangelan bilduko dituzte. Lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea... Halakoak eramateko eskatu dute.

Europara ailegatzen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da Zaporeak, eta egun hauetan Euskal Herriko hainbat txokotan ari dira elikagai bilketak egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun