Haurdunaldian edo sortu eta denbora batera hildako haurrei eskainitako momentu eta solasaldia izanen dute bihar, Iturenen. Oroituz, ez zaude bakarrik, ez zara bakarra izena paratu diote jardunaldiari. Arratsaldeko 5etan elkartuko dira Iturengo Herriko Etxean.
Haur literaturako bost liburu josiz, Haizea Loira Matxiñenak Letrekin dantzan ordubeteko emanaldia eginen du gaur arratsaldean Leitzan. Saioan kantuek eta dantzek garrantzi handia izanen dute eta horretarako hainbat musika tresna erabiliko ditu ipuin kontalariak. 17:30ean hasiko da.
Abenduaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute Lesakako Musika Eskolako ikasleek Harriondoa Kultur Etxean.
Asteazkenean 18:00etan hasiko da Beralandetan
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak izanen dira ikusgai
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da