Bortzirietako berdintasun diagnostikoaren ondorioak zabaltzeko, saio irekia eginen dute abenduaren 21ean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 09:00
Bortzirietako berdintasun egoeraren diagnostikoa egiteko prozesutik atera dituzten ondorioen berri emanen dute asteazken arratsaldean Beran.

Asteazkenean 18:00etan hasiko da Beralandetan

Azken hilabeteetan, Berdintasun Zerbitzuak bultzaturik, Bortzirietako berdintasun egoeraren diagnostikoa egiteko prozesua egin da. Prozesu honek hainbat fase izan ditu eta zenbait metodoren bidez, herritarrek dauzkaten pertzepzioak, iritziak eta beharrak jaso dituzte. Prozesu honetan hainbat talde, elkarte, instituzio eta herritarrek hartu dute parte eta haien ekarpenak funtsezkoak izan dira prozesu hau aitzinera eramateko.

Prozesua bukatuta, abenduaren 21ean, asteazkenean 18:00etan hasita, ondorioen berri emateko saio ireki bat eginen dute Berako Beralandetan. Diagnostikoan atera den informazio orokorra aurkeztuko dute bertan eta interesa duen edozeinentzat irekia izanen da. Honez gain, ondorioak aurkeztu eta gero, dokumentua eskuragarri egonen da interesa duen edozeinentzat, Berdintasun Zerbitzura idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun