Musika eta dantza lagun, ipuin kontaketa gaur arratsaldean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 10:00
Haizea Loira izanen da ipuin kontalaria.

Haur literaturako bost liburu josiz, Haizea Loira Matxiñenak Letrekin dantzan ordubeteko emanaldia eginen du gaur arratsaldean Leitzan. Saioan kantuek eta dantzek garrantzi handia izanen dute eta horretarako hainbat musika tresna erabiliko ditu ipuin kontalariak. 17:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun