Igandean 18:30ean udal pilotalekuan Elkarrizan dokumentala aurkeztuko dute azaroaren 6an, igandean 18:30ean Lesakako udal pilotalekuan. Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak antolatu du emanaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan. 'Barraskiloa eta balea' eta 'Los renglones torcidos de de dios' pelikulak emanen dituzte larunbatean eta igandean. Lehenengoa euskaraz emanen dute 16:30ean, eta bigarrena gaztelaniaz 19:00etan. Bi pelikulak bi egunetan emanen dituzte.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Azaroaren 1ean Baserritarren Egunaren hogeita seigarren edizioa antolatu du Ekaitza Elkarteak