Zinema izanen dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 3a, 11:00

Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan. 'Barraskiloa eta balea' eta 'Los renglones torcidos de de dios' pelikulak emanen dituzte larunbatean eta igandean. Lehenengoa euskaraz emanen dute 16:30ean, eta bigarrena gaztelaniaz 19:00etan. Bi pelikulak bi egunetan emanen dituzte. 

Sarrerei dagokionez, Internet bidez zein lehiatilan bertan eros daitezke. Haurrentzako Barraskiloa eta balea pelikularako sarrerak zine bonuaren bidez erosiz gero 3,5 euro balio du, Internet bidez 4 euro eta, aldiz, lehiatilan erosiz gero, 5 euro. Los renglones torcidos de dios pelikularen kasuan, aldiz, 4,5 euro balio du bonuaren bidez erosita, 5 euro Internet bidez erosita, eta leihatilan bertan erosita, aldiz, 6 euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun