Ostegunean 17:00etan udaletxeko ganbaran egina dute hitzordua Otsailaren 25az geroztik sei saio egin dituzte Mimukai proiektuaren barne egiten ari diren parte-hartze prozesuan. Orain artekoak Leitzan, Jauntsaratsen eta Lekunberrin izan dira eta hurrengoa, apirilaren 22an izanen dena, Goizuetan izanen da. Udal ordezkariak gonbidatu dituzte eta udalen parte-hartzeaz gain, Mimukai proiektuak izan beharko lukeen izaera juridikoa izanen dute hizpide, ostegunean 17:00etan Goizuetako udaletxeko ganbaran.
Asisko Urmenetak Helena Xuriorekin batera idatzitako komikia aurkeztuko dute Berako Kultur etxean apirilaren 22an 18:00etan.
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute
Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |