Mimukai proiektuaren hurrengo saioa ostegunean eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 20a, 19:00
Mimukai proiektuko saioetako bat Lekunberrin.

Ostegunean 17:00etan udaletxeko ganbaran egina dute hitzordua

Otsailaren 25az geroztik sei saio egin dituzte Mimukai proiektuaren barne egiten ari diren parte-hartze prozesuan. Orain artekoak Leitzan, Jauntsaratsen eta Lekunberrin izan dira eta hurrengoa, apirilaren 22an izanen dena, Goizuetan izanen da. Udal ordezkariak gonbidatu dituzte eta udalen parte-hartzeaz gain, Mimukai proiektuak izan beharko lukeen izaera juridikoa izanen dute hizpide, ostegunean 17:00etan Goizuetako udaletxeko ganbaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun