Euskal Herriko sorgin ehizari buruzko hitzaldi ilustratua izanen da aurkezpena. Eskualdeko hainbat herritan ibili ondoren, Beraren txanda izanen da ortzegun honetan.
Liburuaren sinopsia
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.