Larunbatea, berriz, bertako zuhaitz espeziak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute Berroetan, hau ere Baztango Agroekologia Eskola herritarraren baitan Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren barnean Glisofatoa eta Rondupari buruzko mintzaldia antolatu dute martxoaren 22rako Elizondon. Glisofatoa Rondup herbizida markaren oinarrian dagoen sintesi kimikoa da eta Munduko Osasunaren Elkarteak jendeengan minbizia sortzen ahal duela onartu zuen 2015ean; horretarako animaliekin egindako esperimentuak kontuan hartuz. Mintzaldia EHNE sindikatuko Paul Bengoa teknikariak emanen du eta EHNE sindikatuak eta Hazitik Hoziek antolatu dute. Hitzordua Arizkunenea kultur etxean izanen da, 19:30ean.
0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da.
Lanak martxoaren 23ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2018ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea martxoaren 23ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Martxoaren 16tik apirilaren 8ra ikusgai izanen da Arizkunenean Martxoaren 16tik apirilaren 8ra irekiko dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bortz emakumeren margolanak biltzen dituen ‘Emociones en color’ (Emozioak koloretan) margo erakusketa. Zehazki, Isabel Olondriz, Mila Esteban, Mary Puy Luquin, Ananda G.D. eta Blanca Jimenezen artelanak ikusteko aukera izanen da, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 16an, ortziralean 19:00etan eginen dute.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |