Bortz emakumeren margolanak biltzen dituen erakusketa irekiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 14a, 06:48

Martxoaren 16tik apirilaren 8ra ikusgai izanen da Arizkunenean

Martxoaren 16tik apirilaren 8ra irekiko dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean bortz emakumeren margolanak biltzen dituen ‘Emociones en color’ (Emozioak koloretan) margo erakusketa. Zehazki, Isabel Olondriz, Mila Esteban, Mary Puy Luquin, Ananda G.D. eta  Blanca Jimenezen artelanak ikusteko aukera izanen da, astegunez 17:00etatik 20:00etara eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 16an, ortziralean 19:00etan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun