‘Musikari txikiak’ tailerra antolatu du aurten ere Aralar Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 8a, 09:48
Gurasoen eta seme-alaben arteko lotura afektiboa indartzen da tailerretan.

0-3 urteko haurrei eskainia Leitzako Haur Eskolan eta Goizuetako Xalto eskolan eskainiko dituzte • Otsailaren 19ra bitarte eman daiteke izena

Haurren garapenean musika tresna baliotsua izan litekeela uste dutelako, Musikari txikiak tailerra eskainiko du aurten ere Aralar Musika Eskolak. Martxoko ostirale arratsaldetan izanen dira saioak, denera lau. Ikastaro guztia 30 euro kostako da. 

 

Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza lantzea da tailerraren helburuetako bat, gurasoen eta seme-alaben arteko lotura afektiboa indartzearekin bat.

Otsailaren 19ra bitarte da aurrez izen emateko aukera info@aralar.org helbide elektronikora idatzita edo 672122472 telefonora deituta. Ordutegiak eskariaren arabera antolatuko dira. Plaza mugatuak dira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun