Urtarrilaren 17an mezak izanen dira, baina Endara auzoko erromeria igandean eginen dute Lesakan Urtarrilaren 17a. San Anton Eguna. Abeltzainen zaindaria. Hori dela-eta, eskualdeko zenbait herritan ospakizunak eginen dituzte, Lesakan eta Zubietan erraterako.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Idazle, irakurle eta literaturzaleen gozamenerako, ekitaldiz betetako astea antolatu du (H)ilbeltza elkarteak (H)ilbeltza elkartearen eskutik, eta Arizkungo Zurubi Elkartea, Amaiurko Elkartea, Erratzuko Kultur Elkartea, Erratzuko Etxeleberteko Txokoa eta Anizko Elkartearen laguntzaz, aurten ere, Euskal Nobela Beltzaren astea ospatuko dute Baztanen. Urtarrilaren 15etik 21era bitarte, idazle, irakurle edota literaturzaleek, belztasunean, idazleen liburu aurkezpenetan, mahai inguruko tertulia gozoetan, filmak edota ipuin antzeztuak ikusiz… han eta hemen, gozamenerako tartea izanen dute.
Larunbateko bestondoa pasatzeko astirik gabe, (H)ilbeltza ekimenak antolatutako ipuin antzeztua izanen dute Anizen Eguberrietako besta eta bestondoak pasatu berri eta hemen dira dagoeneko Anizko inauteriak. Orain artio errege ondoko asteburuan izaten baziren ere, aurten Errege eguna asteburuarekin izaki, inauteriak asteburu bat gibeleratu dira. Hori dela eta, ilbeltzaren 20an izanen dira Anizko inauteriak, eta 27an Berroetakoak.
Guztien zaletasunei tarte egiteko, era guztietako ekitaldiz gainezka dator asteburua Asteburuan etxean gelditzeko aitzakiarik ez dute izanen Elgorriagako herritarrek. Ortziralean, 20:00etako trikitixaren doinupean, herrian barna ibiliz hasiko dituzte inauteriak. Segidan, afaldu eta mahai-inguruan euskal kantu eta kontu zaharrak kantatu eta kontatzeko aukera izanen da.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |