Ilbeltzaren 15ean, astelehenean, Telleria eta gero, zer? liburuaren harira, Ernesto Prat Irzainzkiren solasaldiarekin hasiko dute aste beltza, Arizkungo Liburutegi beltzan (medikuaren etxean), 19:30ean.
Asteazkenean, ilbeltzaren 17an Txomin Peillenek hartuko du lekukoa. Joxe Angel Irigarai elkarrizketatzaile duela, Amaiurko elkartean, 19:00etan, solasaldia eskainiko du. Ilbeltzaren 19an, ortziralean, Chinatown filma izanen da ikusgai, Nerea Arrutiren eskutik, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 19:00etan.
Biharamunerako, ilbeltzaren 20rako, egun osoko egitaraua antolatu dute. Beltzaren estereotipoak literaturatik ikusentzunezkoetarat mahai inguruan bilduko dira Iratxe Fresneda eta Irati Jimenezekin batera, Arantxa Iturbe moderatzaile dutela.
Ondotik, 14:00etan, Erratzuko Elkartean bazkalduko dute. Bazkalondoan, lau liburu-aurkezpen izanen dituzte: Jon Arretxeren Arrutiren banda, Pierre Mestroten Bihotz ebatsiak, Galder Perezen Morbus operandi antzezlanaren gidoia eta John Anduezaren Danba!, hain zuzen. Iluntzean, susmagarrien gauean ibiliko dira.
Nobela Beltzaren Astea borobiltzeko, igandean, hilaren 21ean, 11:00etan ipuin antzeztua izanen dute, Anizen. Arratsaldeko 7etan, berriz, Hama(H)iru ate ikuskizuna eskianiko dute, Jauregiarten, Mitxel Sarasketa, Iñigo Belzunegi eta (H)ilbeltzakideek.