Larunbatean, bapo gosalduz hasiko dute eguna. Gosal ondotik, Frantziskoren musika lagun, mozorroa jantzi eta herrian barna ibiliko dira. Saldaren truke igandeko zozketarako txartelak banatuko dituzte. Herriko Ostatuan bazkaldu ondotik, batukadan parte hartzeko aukera izanen dute, mutilak animatzailez eta neskak futbol edo errugbi jokalariz jantzita joan beharko dute. Helburua, herria danborren erritmoan mugiaraztea izanen da. Eguna borobiltzeko Zorrollo elkartean afalduko dute, Mikelo ostatuan prestaturiko jaki gozoak dastatuz. Egun osoko besta biharamunera arte luzatzeko aukerarik ez da faltako, Frantziskoren akordeoiaren soinupean.
Igande goizean, Herriko Ostatuan, indarberritzeko bitartekoak eskainiko zaizkie. Trikitixa soinurik da faltako, eta mozorro lehiaketan giro ederra aurreikusten dute. Eguerdian pintxoz pintxo ibili ondotik, mus txapelketa jokatuko da, guztien zaletasunei tarte eginez.