Lesakan Endara auzoko San Anton baselizaren inguruan eginen dituzte ospakizunak. Asteazkenean, 10:00etan eta 11:00etan izanen dira mezak eta igande goizean mezak izanen dira orduero eta trikitixa doinuak, erroskila saltzaileak eta bertze hainbat kontu ere izan dira. Lesakatik, mendi ibilaldia antolatu du Beti Gazte elkarteak 08.00etan plazatik abiatuta eta eta Buruztanka Gaztetxeak, 09:00etan abiatuta San Antonera mendi buelta eta gero Arranon bazkaria antolatu du. 17:00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean, Laiotz taldearekin.
Zubietan asteazkenean
Zubietan ere San Anton egunak tradizio handia izan du. Izen bereko baseliza moldatu zutenetik, egun horretako meza ere berreskuratu dute. Asteazken goizean, beraz, meza izanen da eta ondotik trikitilariekin hamaiketakoa baseliza atarian. Arratsaldean udalak txokolatea banatuko du herriko estalpean eta Joxe Angel akordeolaria ere ariko da ilunabarrean.