Eguraldiak laguntzen badu Aritzakunen bazkaltzeko asmoa dute Berako Agerra Mendi Taldeak irailaren 11n mendi itzulia antolatu du Iparlara (1.049 metro). Irteera igande goizeko 8etan eginen dute Agerra mendi taldearen egoitzatik eta eguraldi ederra bada Aritzakunen bazkalduko dute. Gosaria eta bazkaria norberak eraman beharko du.
Igande arratsaldean hamar aizkolari ariko dira, urriaren 23an Bilbon jokatuko den finaleko sei txartelen bila Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da irailaren 11n, igande arratsaldeko 6etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Lehen maila osatzen duten 12 aizkolarietatik hamar ariko dira, Joxe Mari Olasagastik medikuaren agiria aurkeztu baitu eta Floren Nazabalek aizkora utzi du.
Irailaren 30a arte aurkez litezke lanak Azken urteetan bezalaxe, Arkupeak Elkarteko kideek barrenean duten artista azaleratzeko aukera izanen dute. Literatur lehiaketa izan da egin duten lehenbizikoa eta parte hartu nahi zutenek maiatzaren 30era arteko epea izan dute lanak aurkezteko. Euskarazko eta gaztelerazko lanak aurkez zitezkeen poesia eta narrazio laburrak. Aurrerago emanen dute irabazleen berri.
Gauero karrikak animatuko dituzte musikariek Usaian bezala, bortz eguneko bestak antolatu ditu Sarako Besten Komiteak. Karriketan animazioa, ikusgarriak, dantzaldiak, musika... guztion gozarri izaten ari dira.
Ostiral arratsaldean berdintasunaren aldeko zumba eta larunbatean herri bazkaria Bankako Menditarrak eta txiste kontalariarekin Eratsunen ere besta giroan murgilduak daude. Asteazkenean pesta bezperako afaria izan zuten eta ostegun goizeko txupinazoaren ondotik, Meza, aizkora apustua, pilota partidak eta dantzaldia izan zuten. Orain, asteburu luzea dute aurretik. Ostiral arratsaldean, Berdintasunaren aldeko zumba izanen dute.
Irailaren 11ra bitarte bidaltzen ahal dira eskualdean ateratako argazkiak Ttipi-ttapako irakurleok, Xorroxin Irratiko entzuleok eta erran.eus webgunearen bidez eskualdeko aktualitatea segitzen duzuenok hamaika argazki aterako duzue uda honetan. Argazki onenaren bila, argazki lehiaketa antolatu du aurten ere erran.eus atariak, ttipi-ttapak hartzen duen eremuan sortu edo bizi eta 16 urtetik goitikoei zuzenduak.
Ortziral arratsaldean gazte eta helduen arteko herri kirol saioa izanen da Irailaren 8an, ortzegun goizean botatako altxaferoekin abiatu ziren Oizko bestak eta igandera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte. Ortziral arratsaldean gazte eta helduen arteko herri kirol saioa izanen dute.
Zikiro jatea eginen dute larunbatean Iraileko bigarren asteburuan iritsiko da Elbetera besta giroa. Ortziralean hasi eta astelehenera arte segidan, hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Asteartean atseden hartu ondotik, asteazkenean dianak, meza eta luntxa izanen dituzte. Zikiro jaterako txartelak Elbeteko Posadan eta Karrikan egonen dira salgai. Haurren bazkarira joan nahi duenak, berriz, Posadan eman behar du izena eta baita mus txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek ere.