Berako Agerra Mendi taldea Iparlara doa irailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 8a

Agerra mendi taldekoek Iparla aldera joko dute igandean.

Eguraldiak laguntzen badu Aritzakunen bazkaltzeko asmoa dute

Berako Agerra Mendi Taldeak irailaren 11n mendi itzulia antolatu du Iparlara (1.049 metro). Irteera igande goizeko 8etan eginen dute Agerra mendi taldearen egoitzatik eta eguraldi ederra bada Aritzakunen bazkalduko dute. Gosaria eta bazkaria norberak eraman beharko du.

 

12 kilometro luze eta 890 metroko desnibela duen ibilaldia eginen dute, zailtasun teknikoari dagokionez, errexa.

Izena emateko agerramendi@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, ekainaren 22a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak 617 821579 edo 677 592266 telefonoetara dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun