Herrietako bestetako kontuak

Eratsungo bestetan ere asteburu mugitua izanen dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 9a, 09:45
Aurten ere Bankako Menditarrak ariko dira kantari larunbateko herri bazkarian.

Ostiral arratsaldean berdintasunaren aldeko zumba eta larunbatean herri bazkaria Bankako Menditarrak eta txiste kontalariarekin 

Eratsunen ere besta giroan murgilduak daude. Asteazkenean pesta bezperako afaria izan zuten eta ostegun goizeko txupinazoaren ondotik, Meza, aizkora apustua, pilota partidak eta dantzaldia izan zuten. Orain, asteburu luzea dute aurretik. Ostiral arratsaldean, Berdintasunaren aldeko zumba izanen dute.

 

OSTIRALA, irailak 9

• 11:00 Mus txapelketa eta sari banaketa.

• Goiz eta arratsaldez haurrentzako jokoak.

• 18:00 Berdintasunaren aldeko Zumba.

• 20:00 Puro Relajo mariatxiak.

• Gauez dantzaldia Endara Deejaysen eskutik.

 

LARUNBATA, irailak 10

• 12:00 Etxez etxe kalejira ilunberriko txarangarekin.

• 14:00 Herri bazkaria Bankako Menditarrak abeslariekin eta Gillermo Segurola txiste kontalariarekin.

• 17:30 Jotak Voces Navarras taldearen eskutik.

• 19:00 Doneztebeko dantzariak.

• Arratsalde eta gauez dantzaldia Endara Deejaysen eskutik.

 

IGANDEA, irailak 11

• Goiz eta arratsaldez puzgarriak herriko plazan.

• 12:00 Tortilla txapelketa eta postre txapelketa.

• 13:30 Tortilla eta pos­tre txapelketako sari banaketa.

• 14:00 Paella eta tortilla bazkaria plazan.

• 16:00 Ipuin kontaketa saioa Txefo eta Anduriñaren eskutik.

• 18:00 Pilota partidak. Lau t’erdian Salabe­rria eta Apezetxea ariko dira aurrez aurre. Ondoren, binaka Elizalde eta Olaizola arituko dira Urbieta eta Gorrotxategiren aurka.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Oihana eta Oihana soinujoleekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun