Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 9a

Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finalera sartzeko lehiatuko diren lau aizkolari nafarrak.

Igande arratsaldean hamar aizkolari ariko dira, urriaren 23an Bilbon jokatuko den finaleko sei txartelen bila

Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da irailaren 11n, igande arratsaldeko 6etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Lehen maila osatzen duten 12 aizkolarietatik hamar ariko dira, Joxe Mari Olasagastik medikuaren agiria aurkeztu baitu eta Floren Nazabalek aizkora utzi du.

 

Honela, gaur egungo txapeldun den Aitzol Atutxa izanen da Bizkaiko ordezkari bakarra; Gipuzkoako bortz aizkolari plazaratuko dira: Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jon Irazu, Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugertza; eta Nafarroak lau: Jon Rekondo Salaberria eta Ruben Saralegi Martinikorena leitzarrekin batera, Otsagiko Iker Vicente Saralegi eta Lezaungo Juan Jose Lopez Azpilikueta.

Aizkolariek 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte. Leitzan lehen sei postuetan sailkatzen diren aizkolariek urriaren 23an bilbon jokatuko den finalean aritzeko txartela lortuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun