Iruñeko Big Kick Blues eta Sestaoko Arriskugarri dantza taldeen emanaldiak lezeetan Uda eta besta giroan sartu garela argi da, eta Zugarramurdiko lezeetan eskeintzak egiten hasi dira: ekainaren 18an Iruñeko Big Kick Blues dantza eskolak The Cave of Blues (Blues-aren lezea) emanaldi bat eskainiko du. Kontzertu ttiki bat izanen da: hiru musikari kisulabearen ondoan eta, musika horrekin dantzak inprobisatuko dituzte. Arratsaldeko 7etan izanen da, eta sarrerak 7 euro balio du.
Hogei sagardogile baino gehiago bilduko dira larunbat arratsaldean plazan Boluntario askoren lanari esker egiten den Leitzako Sagardo Egunak, zortzigarren edizioa beteko du ekainaren 18an. Larunbatean 19:00etan hasi eta 21:00ak aldera arte luzatuko da eta hogei sagardogilek baino gehiagok hartuko dute parte.
Larunbatean 22:00etan eskainiko dute emanaldia Leitzako plazan eta Peru-Harrin Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programak. Ekainaren 17tik irailaren 10era musika, dantza eta arteko 41 emanaldi prestatu ditu. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 39 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Ekainaren 18an, larunbatean 22:00etan Leitzako plazan Hesian taldeak eskainiko duen kontzertua izanen da eskualdeko lehen emanaldia.
Ekainaren 23ra bitarte aurkezten ahal dira lanak 2016ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 23a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.
Dama eta Katez taldeekin batera, talde sorpresa bat ere izanen da Malerrekako Gazte Asanbladak hilabeteotan gauzatzen ari den Ta Malerrekan ze? Jardunaldien baitan, Gazte Eguna antolatu du ekainaren 18an Elgorriagan, Elgorriagako Ostatuaren laguntzarekin.
Juan Sebastian Cardenasen lanak uztailaren 16ra arte ikusgai Ardoaren arima aurkituz. Juan Sebastian Cardenas Rodriguezek ardoarekin margotutako paisaiak eta erretratuak ikusgai daude Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 17tik uztailaren 16ra. Goizez eta arratsaldez irekia dago.
Irailaren 11ra bitarte bidaltzen ahal dira eskualdean ateratako argazkiak Ttipi-ttapako irakurleok, Xorroxin Irratiko entzuleok eta erran.eus webgunearen bidez eskualdeko aktualitatea segitzen duzuenok hamaika argazki aterako duzue uda honetan. Argazki onenaren bila, argazki lehiaketa antolatu du aurten ere erran.eus atariak, ttipi-ttapak hartzen duen eremuan sortu edo bizi eta 16 urtetik goitikoei zuzenduak.
Uztailaren 1a arte bidal daitezke Euskal Herriari buruzko argazkiak eta sei bozkatuenak postal bihurtuko dituzte Bortzirietan preso eta iheslarien sustengurako taldeek bultzatuta argazki lehiaketa antolatu dute. Argazkiak uztailaren 1a arte bidali daitezke eta bi baldintza dira bete beharrekoak dira:A4 baino haundiagoa ez izatea,eta Euskal Herriari buruz izatea.
Igandean, artisau feria eta gazta lehiaketaren zortzigarren edizioa eginen dute Ekitaldiz betea dator aurten ere Asteburu Kulturala Sunbillan. Ortziralean hasi eta egunero izanen da zer egin edo zer ikusi. Borobiltzeko, igandean artisau feria eta gazta lehiaketa eginen dute zortzigarren urtez.
Igandean, pilota jaialdi bikaina antolatu dute Aspe eta Asegarceko profesionalekin eta laister profesional izanen direnekin Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 17tik 19rako asteburuan, beti bezala egitarau zabalarekin. Aipatzekoak, ortziral eta larunbat arratseko kontzertuak, larunbateko zikiro jatea Txamukos mariatxi taldearekin eta arratsaldeko dantza saioan, Gure Txokoako dantzariekin batera Kataluniakoak ere izanen direla eta igande arratsaldeko pilota jaialdi handia.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |