Argazki lehiaketa antolatu dute Bortzirietan preso eta iheslarien alde

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 14a, 10:09

Uztailaren 1a arte bidal daitezke Euskal Herriari buruzko argazkiak eta sei bozkatuenak postal bihurtuko dituzte

Bortzirietan preso eta iheslarien sustengurako taldeek bultzatuta argazki lehiaketa antolatu dute. Argazkiak uztailaren 1a arte bidali daitezke eta bi baldintza dira bete beharrekoak dira:A4 baino haundiagoa ez izatea,eta Euskal Herriari buruz izatea.

«Zergatik? Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira,etxera ekarri behar ditugulako», diote antolatzaileek. Argazkiak presotaiheslariaketxera@gmail.com  helbide elektronikora bidali behar dira eta aukeratzen diren batzuk, ostatuetan eta bertze lekuetan paratuko dituzte, jendeak gustokoenak bozkatu ahal izateko. «Sei bozkatuenak, 6 euskal preso baititugu Bortzirietan, postalak bihurtuko ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun