Larunbat goizeko 09:00etatik 14:00etara zaldi irteera eginen dute Malerrekako herrietan barrena.
10:00etan herria ernatzera aterako dira trikitilariekin. 12:00etan ‘Gure kabuz ala hil’ dokumentala eskainiko dute eta trikipoteoa ere izanen da eguerdian.
14:00etan bazkaria eginen dute Elgorriagako ostatuan. Bazkarirako txartelak 10 eurotan salgai daude Doneztebeko Titi Ostatuan eta Elgorriagako ostatuan eta menuan entsalada mista, petxuga saltsan, postrea, kafea, eta kopa izanen dute.
17:00etan jolasak eginen dira.
Arratsaldez eta gauez berbena izanen da Ezinke taldearekin.
22:00etan afari berezia: sandwichada.
23:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Dama eta Katez taldeek eta talde sorpresaren bat ere izanen da.