Leitzako Sagardo Egunaren zortzigarren edizioa egingo dute ekainaren 18an

Ttipi-Ttapa 2016ko ekainaren 16a

Sagardoa dastatzeko aukera polita izango da aurten ere Leitzako plazan.

Hogei sagardogile baino gehiago bilduko dira larunbat arratsaldean plazan

Boluntario askoren lanari esker egiten den Leitzako Sagardo Egunak, zortzigarren edizioa beteko du ekainaren 18an. Larunbatean 19:00etan hasi eta 21:00ak aldera arte luzatuko da eta hogei sagardogilek baino gehiagok hartuko dute parte.

 

Sagardogile hauek etorriko dira: Gipuzkoako Sagardo Elkarteko Añota, Astarbe, Calonge, Iparragirre, Izeta, Lizeaga, Oiharte, Oianume, Ola, Petritegi, Satxota eta Zabala; Gorenatik Gartziategi, Barkaiztegi, Isastegi eta Olaizola eta elkartetatik kanpo daudenetatik Oianumezar eta Arratzain. Nafarroako Toki Alai eta Martintxonea eta Bizkaiatik lehen aldiz Leartibai baserritarren kooperatibatik sagardo ekologikoa ekarriko dute. Herriko ostatuek pintxoak prestatuko dituzte plazan banatzeko. Ondoren Hesian taldeak kontzertua eskainiko du plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun