Ardoarekin margotutako paisaiak eta erretratuak ikusgai daude Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 1a, 07:35
Juan Sebastian Cardenas, ardoz margotutako bere lanetako batzuen aitzinean.

Juan Sebastian Cardenasen lanak uztailaren 16ra arte ikusgai

Ardoaren arima aurkituz. Juan Sebastian Cardenas Rodriguezek ardoarekin margotutako paisaiak eta erretratuak ikusgai daude Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 17tik uztailaren 16ra. Goizez eta arratsaldez irekia dago.

 

Tomas Sobrino, uztailaren 22tik abuztuaren 28ra

Ondotik, uztailaren 22tik abuztuaren 28ra Tomas Sobrino Habans margolariaren Presente continuo erakusketa jarriko da ikusgai Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara egonen da ikusgai

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun