EKAINAK 17, ORTZIRALEA
• 16:30 Txokolatada.
• 17:00-19:00 Jokulandia.
• 19:30 Antonio Andevaloren eskutik El hombre del saco magia eta umorea nahasten duen emanaldia helduentzat Ulibeltzak elkartean. Ondoren afari autogestionatua.
• 22:00 mus txapelketa Bustitz ostatuan.
EKAINAK 18, LARUNBATA
• 08:30 mendi ibilaldia oinez edo bizikletaz Suspirora (plazan elkartuta).
• 11:00-13:00 Jokulandia.
• 14:00 Bazkaria Ariztigain kanpinean.
• 16:00-19:00 Jokulandia.
• 18:30 trikitixa jaialdia.
• 19:30 Mendi abesbatzaren emanaldi berezia elizan. Mendi Abesbatzaren eskutik proposamen berritzailea datorkigu oraingoan. Kantua, instrumentu musika, antzerkia, margoa, dantza, koreografiak… Guziak elkarrekin oholtza gainean. Nikomes, Kitolis eta Kattalin pertsonaien inguruan Ipuin Musikatua prestatu dute abesbatzako kideek, talde honetako bakarlari, instrumentu jotzaile, margolari eta Errekako taldeko dantzariekn laguntzarekin.
EKAINAK 19, IGANDEA
• 10:00-14:00 VIII. Artisau feria eta gazta lehiaketa.
• 11:30ean herriko dantzarien emanaldia.
• 16:30-19:30 artisau feria.
• 19:30 gazta lehiaketako sari banaketa eta zare eder baten zozketa.