Koronabirusa

Ortzegun honetan maskarak banatuko dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 07:18

Joan den maiatzean iragarri zuen Euskal Hirigune Elkargoak oihalezko bina maskara banatuko dizkiela Ipar Euskal Herriko herritar guztiei. Sarako kasuan, maiatzean banatu zuten lehenbizikoa eta ortzegun honetan bigarrena banatuko dute.

Lur Berri gelan, bihar, uztailak 23, egina dute banaketarako hitzordua: goizez, 08:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. 11 urtetik goitiko saratarrendako maskarak izanen dira eta jasotzeko nortasun agiria, bizilekuaren frogagiria eta haurren kasuan familiako liburuxka aurkeztu beharko dira. Horrez gain, jende pilaketak saihesteko etxe bakoitzetik maskara bila lagun bakarra joateko eskatu dute.

Aste honetatik aitzinera, leku publiko itxietan batezpadakoa da Ipar Euskal Herrian maskara erabiltzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun