Izan ere, Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku berriak agertu dira azken asteetan eta, horiek horrela, heldu den astetik aitzinera leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian eta Frantzian.
Hasiera batean agindua agorrilaren 1ean sartuko zela indarrean aipatu bazuten ere, aitzineratzea erabaki dute azkenean. «Entzun dut eta ulertu dut agorrilaren 1eko data beranduegi zela; dekretua, bada, heldu den astetik aitzinera sartuko da indarrean». Halaxe adierazi du Jean Castex Frantziako Lehen ministroak gaur goizean Frantziako Senatuan egin dituen adierazpenetan.
Izan ere, Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku berriak agertu dira azken asteetan eta, horiek horrela, heldu den astetik aitzinera leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian eta Frantzian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.