Baimendu edo Aukera eman?

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 26a

Zerbaiti edo norbaiti baimena ematea da baimendu aditzaren adiera bakarra.

Ez da egokia 'zerbait lortzeko bidea eman' adierazteko, erdarazko permitir/permettre aditzaren molde kalkatua erabiltzea. Gauza bat da 'datuak gordetzea baimendu' (baimena eman), eta bertzea, 'datuak gordetzea permititu' (> ahalbidetu / (-tzeko) aukera eman / (-tzeko) modua egin).

  • *Programa berria paratu digute, eta horrek baimentzen digu agudoago lan egitea > Programa berria paratu digute, eta horrek agudoago lan egiteko aukera ematen digu / Programa berria paratu digute, eta horri esker, agudoago lan egiten ahal dugu.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun