Horiek guziak ez dira zuzenak:
- *faltan bota> falta(n) nabaritu/eman/hartu/(hutsa) sumatu, mira izan/egin...
- *siesta bota> siesta egin
- *parranda bota> parranda(n) ibili/egin
- *kargutik bota> kargutik kendu
Eta *uretara bota zen egitura ere ez da zuzena.
- *Uretara bota zen > Uretara bota zuen bere burua > Uretara salto egin zuen.
Nolanahi ere, bota egin da eta gisakoek (‘erori’ adieran) badute tradizioa zenbait euskalkitan, eta Euskaltzaindiaren arabera, onargarriak dira.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.