Pazientzia handia da zuzena, ez *pazientzia aunitz.
- *Pazientzia aunitz behar da haiekin > Pazientzia handia behar da haiekin.
- *Pena aunitz ematen dit > Pena handia, ematen dit.
Baina ze pasatzen da horien antonimoa erabili behar denean? Bada, izen abstraktu arruntetan (lotsa, beldur, pazientzia, indar…), jokabide bikoitza gertatzen da eta handiaren antonimoa ez da ttikia/txikia, guti/gutxi baizik.
- *Beldur ttikia/txikia ematen dit > Beldur guti/gutxi ematen dit.
- *Pazientzia ttikia/txikia duzu > Pazientzia guti/gutxi duzu.
Beraz, lotsa, beldur, pazientzia, indar... handia batetik, baina lotsa, beldur, pazientzia, indar... gutxi/guti bertzetik.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.