‘*Forman egon’ edo ‘Sasoian egon’?

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 19a

Gaztelaniaz estar en formaren euskarazko ordaina ez da *forman egon edo *forma izan.

Euskaraz badira aukera bat baino gehiago. Konparazio batera, sasoian egon, sasoiko egon... Beraz:

  • *Forman egon > Sasoian egon. Sasoiko egon.

Euskarak baditu bertze aukera batzuk ere: gorputzaldi onean (bikainean) egon, Jokoan (izan/egon), Trenpu onean/txarrean izan…

*Oharra: Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun