Hona hemen adibide batzuk:
- *Herriko biztanle guztiengandik ikusia izan zen > Herriko biztanle guztiek ikusi zuten. Herriko biztanle guztiek ikusia izan zen.
- *Denbora gaindituz gero, bi puntu kenduko dute segundo bakoitzagatik > Denbora gaindituz gero, bi puntu kenduko dute segundoko/segundo bakoitzeko.
- *Ekuazioaren bi zatiak b-gatik zatituko ditugu > Ekuazioaren bi zatiak b-rekin zatituko ditugu.
- *Zugatik galdetu zidaten > Zutaz galdetu zidaten. Zuri buruz galdetu zidaten.
- *Zugatik joanen naiz bilerara > Zure lekuan joanen naiz bilerara. Zure partez joanen naiz bilerara.
- *Kotxea 10.000 eurogatik saldu dute > Kotxea 10.000 eurotan saldu dute.
Oharra: *Izartxoa dutenak gaizki daude.