‘*Alfer batzuk zarete’ edo ‘Alfer hutsak zarete’?

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 13a, 08:00

Gaztelaniaren eraginez, maiz, izenondoei balio enfatikoa emateko, oker erabiltzen dira bat eta batzuk; horrelakoetan, hobe da ‘huts’ hitza edo gisakoren bat erabiltzea.

  • *Inozo batzuk zarete! > Inozo hutsak/galantak zarete!.
  • *Alfer batzuk dira arduradun horiek > Alfer hutsak dira arduradun horiek.
  • *Zu tonto bat zara > Zu tontoa zara / Zu tonto hutsa zara.
  • *Lapur batzuk dira > Lapurrak dira, gero! / Lapur galantak dira.

*Oharra: ? zeinua duten adibideen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun