‘*Hark erranen dizu egin behar duzuna’ edo ‘Hark erranen dizu zer egin behar duzun’?

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 1a, 07:00

Zehar-galderaz emateko diren perpaus batzuetan, erlatibora jotzen da, inguruko erdaren eraginez. Zenbaitetan, erran nahi duguna erran ez, eta bertze zerbait erratea ere gertatzen ahal da. Adibidez, ez dira gauza bera honako esaldi hauek: Erradazu nahi duzuna eta Erradazu zer nahi duzun.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Ez dakigu gertatu dena > Ez dakigu zer gertatu den.
  • *Pentsa ezazu behar duzuna > Pentsa ezazu zer behar duzun.
  • *Hark erranen dizu egin behar duzuna > Hark erranen dizu zer egin behar duzun.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun