Finalaurrekoen lehen itzulia bukatuta honela gelditu dira finalaurrekoetako bigarren itzuliko hiru saioak:
Amurrion, azaroaren 19an kantatuko dute Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariek, Beñat Vidal gaiak jartzen dutela.
Baionan, azaroaren 26an kantatuko dute Beñat Gaztelumendi Arandiak, Eñaut Martikorena Lizasok, Julio Soto Ezkurdiak, Nerea Ibarzabal Salegik, Sustrai Colina Acordarrementeriak eta Unai Agirre Goiak, Ainhoa Larretxea gai jartzen dutela.
Azkenik, Bilbon jokatuko dute azken finalaurrekoa eta bertan eskualdeko Amets Arzallus Antia eta Joanes Illarregi Marzol bertsolariez gain, Aitor Mendiluze Gozalez, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia eta Saioa Alkaiza Guallar ariko dira, Idoia Anzorandia gai jartzaile dutela.
Finalaurreko bi itzulietako puntuazioak gehituta, puntuazio altuena duten zazpi bertsolariek lortuko dute Iruñeko finalean kantatzeko txartela.