Aurrera eta Donezteberen arteko preferenteko eta jubenil mailako futbol derbiak jokatuko dituzte asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 08:00

Leitzako Aurrera ongi hasi da Preferente maila berrian, igoera lortu ondotik. Orain arte jokatutako lau partidetatik bi irabazi eta bi berdindu egin ditu. Igandean Doneztebe hartuko du Arkiskilen. Argazkia: Pablo Feo

Lehen aldiz Nafarroako Preferente mailako futbol derbia jokatuko dute Leitzan igandean Aurrerak eta Doneztebek. Orain arte jokatutako lau partidetatik alerik ere ez dute galdu leitzarrek (2 irabazi eta 2 berdindu) eta doneztebarrek, aldiz, oraindik ez dakite garaipena zer den (2 berdindu eta 2 galdu). Jubenil mailan ere derbia izanen dute Arkiskilen larunbat eguerdian Aurrerak eta Doneztebek. Beti Gazte eta Baztango talde nagusiek ere etxean jokatuko dute. Eskubaloian ere, etxeko lehen partidak jokatuko dituzte ligan talde nagusiek. Errugbian ere, etxeko estreinekoa izanen dute Sarako Izarra eta BRT Menditarrak taldeek.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte - Bergara, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – CD San Miguel, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera – Doneztebe, igandean 17:00etan Leitako Arkiskilen.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD San Ignacio - Baztan B, igandean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Gure Txokoa – Behobia, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Touring - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Errenteriako Fanderian.

Jubenilak Euskal Liga

  • Añorga - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Añorgako Rezola zelaian.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Beti Ona - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Errenteriako Beraun zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • San Marcial C - Gure Txokoa B, larunbatean 17:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Baztan – CD Aoiz, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Aurrera – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Baztan B – CD Iruña A, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa – San Marcial, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.
  • Beti Gazte – Lengokoak, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Paz Ziganda – Baztan, igandean 13:00etan Atarrabiako Peritosen.
  • Aurrera – CDF Itaroa Huarte, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • CD Valle de Egues B – Doneztebe, igandean 10:30ean Sarrigurenen.

 

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte – Baztan, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD Gares – Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Garesko Osabidean.
  • Berriozar CF – Gure Txokoa, igandean 15:30ean Berriozarren.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – UD Mutilvera, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT – CD San Ignacio, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • CF Gazte Berriak Ansoain – Aurrera, larunbatean 18:00etan Antsoainen.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Ardoi - CD Baztan, igandean 12:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
  • Doneztebe – CD Lezkairu B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak liga

  • Erreka – Lizarreria, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT – Transportes Royo Calasancio, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – Txantrea, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Jubenil neskak ligan

  • Baztango BKT – Lagunak, larunbatean 17:00etan Elizondoko kiroldegian.

Kadete mutilak ligan

  • Cantolagua – Erreka, larunbatean 11:45ean Zangozan.

Kadete neskak ligan

  • Lagunak - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Barañaingo Lagunak elkareko kiroldegian.
  • Erreka atsedena.

Infantil mutilak

  • Cantolagua – Erreka, larunbatean 10:30ean Zangozan.

Infantil neskak

  • Baztango BKT A – Helvetia Anaitasuna B, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • BM Loyola A – Baztango BKT B, larunbatean 09:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.
  • Erreka atsedena.

Alebin mistoa

  • Helvetia Anaitasuna A – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko Anaitasunan.
  • Baztango BKT A – Valle de Egues B, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Baztango BKT B atsedena.

 

ERRUGBIA

Euskal liga, senior lehen mailan

  • Sarako Izarra – Atletico San Sebastian, larunbatean 16:00etan Sarako Animainean.
  • BRT Menditarrak – Elorrio, larunbatean 17:00etan Lekarozen.

16 urtez beheitikoak

  • Bera Bera BRT – Gaztedi, larunbatean 11:30ean Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun