Saioa Jaurena omenduko du BRT Menditarrak errugbi taldeak denboraldiko etxeko lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 18:30

Saioa Jaurena omenduko BRT Menditarrak errugbi taldeak larunbat arratsaldean Lekarozen.

Larunbatean 17:00etan Lekarozen Elorrioren kontra jokatuko duen euskal lihako lehen mailako partidaren aitzinetik

Joan den asteburuan hasi zuen 2022-23 denboraldia BRT Menditarrak errugbi talde nagusiak. Joan den urtean bigarren mailan txapeldun izan eta igoera lortu ondotik, euskal ligako lehen mailan ari da aurten eta estreinako partida galdu egin zuen Durangoren kontra (29-17). Larunbat honetan, 17:00etan etxeko lehen partida jokatuko du Lekarozen Elorrioren kontra. Etxeko estreinaldia Lekarozera hurbiltzeko nahiko arrazoi ez balitz, partida hasi aitzinetik, 16:50ean, omenaldia eskainiko zaio Saio Jaurena errugbilari ohi baztandarrari, errugbi profesionala utziko duela iragarri ondotik.


Goizean gazteak

Larunbat goizean ere errugbia ikusteko aukera izanen da Lekarozen, kasu honetan gazteenen eskutik. Honela, 11:00etan, hamau urtez beheitikoak zazpinakako lehian ariko dra. Txingudi-BRT, Ordizia A, Ordizia B, Zarautz/Beltzak eta Bera Bera taldeak ariko dira. 11:30ean, berriz, hamasei urtez beheitikoen ligako lehen partida jokatuko dute Bera Bera-BRT eta Gaztedi taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun