*’Balioan jarri’ ala ‘balioa eman’?

Berria egunkariko estilo liburuko lantaldeak berriki oroitarazi duen «modako kalko alfer» bat bildu dugu aldi honetan Euskararen Txokoan: *balioan jarri.

Honela ageri da Berriako estilo liburuan: *balioan jarri* eta balorean jarri* erabili beharrean, balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu... erabil daitezke. Adibidez:

  • *Udalaren egitasmoak balioan jarri du museoaren eredua > Udalaren egitasmoak agerian utzi du museoaren eredua ona dela.
  • *Hitzak balioan jarri nahi ditu > Hitzei beren balioa eman nahi die.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun