*Zein hizkuntzetan idatzia dago? ala Zein hizkuntzatan idatzia dago?

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 5a, 09:00

*zein egoeretan, *zein mailetan, zein jardueretan, *zein hizkuntzetan… Okerrak dira. Zein egoeratan, zein mailatan, zein jardueratan, zein hizkuntzatan… dira zuzenak. Zein galdetzaileak deklinabide mugagabea eskatzen du. Eta horrekin batera, kontuz ibili behar dugu -a itsasua duten hitzekin: egoera, maila, jarduera, hizkuntza, ekintza...

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Zein egoeretan dago gure hezkuntza sistema?
    • > Zein egoeratan dago gure hezkuntza sistema?
  • *Zein ikastetxetan ibili zara? Zein mailetan?
    • > Zein ikastetxetan ibili zara? Zein mailatan?
  • *Berdin zait zein hizkuntzetan idatzia dagoen, poesia da interesatzen zaidana
    • > Berdin zait zein hizkuntzatan idatzia dagoen, poesia da interesatzen zaidana.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun